Noticias

Mikael Wedar, (Suedia) 2023ko Zuzendaritza Akademian irakasle gonbidatua

Mikael Wedar maisuak Stockholmeko Royal College of Music musika ikastegian jaso zuen formazioa. Bertan, kantua, zuzendaritza eta koru-pedagogia ikasketak burutu zituen.

2007. urtean St. Jacobs Vokalensemble ganbera-korua sortu zuen, St. Jacobs gazte-koruko abeslariz osatua. Abesbatza honekin jaialdi eta lehiaketatan parte hartu izan du mundu zabalean eta besteak beste «Abesbatza Kantuaren Europako Sari Nagusia» eskuratu zuen 2014an Debrecen hirian (Hungaria). St. Jacobs ganbera-koruak bereziki maitea du XXI. mendeko korurako musika.

Mikael Wedar maisuak talde profesionalekin lan egin du Stockholmen, Eric Ericson Ganbera-Taldearekin, esaterako. Oraintsu prestatua du Suediako Irratiko Abesbatzarekin Cantique des Cantiques obra, Daniel Lesur egilearena.

Europako Sari Nagusiko lehiaketatan epaimahaikide ere izan ohi da, adibidez Varna (Bulgaria), Tolosa, Debrecen (Hungaria) edo Toursen (Frantzia), eta eskola magistralak eskaintzen ditu Europan zehar.

Recent Comments

No hay comentarios que mostrar.

Entradas recientes