Noticias

por | 3 Oct, 2024 | PEDAGOGIA 2024, Uncategorized

GONDWANA – KANTIKA Entsegu irekia

Bi abesbatza ikusgarrik nola lan egiten duten barrutik ezagutzera animatzen zaituztegu: Australiako GONDWANA VOICES eta LEIOA KANTIKA KORALA. Urriaren 12an Leioako Udal Kontserbatorioko auditorioan bi taldeen entseguetara joan ahal izango gara honako programa honekin:
      – 9: 30etik 10:45era, Gondwana Voices-en entsegua
      – 11:00etatik 13:00etara Gondwana Voices eta Leioa Kantika Koralaren entsegua FOLLOWING THE SKY estreinaldirako, Lisa Young konpositoreak espresuki konposatua topaketa honetarako.
     – 13:00etatik 13:45era Lyn Williams eta Basilio Astulez, bi abesbatzetako zuzendariekin topaketa. Bertan, egindako lanaren nondik norakoak komentatu ahal izango ditugu.
        (20:30ean bi abesbatzek kontzertua eskainiko dute San Juan Batailatzailearen Elizan, eta bertan estreinatuko da aipatutako obra. Kontzertua doakoa izango da lekua bete arte. Behar besteko aurrerapenaz joatea gomendatzen da.)

PREZIOA:
10€ EAEn federatutako abesbatzetako kideentzat
15€ federatu gabeko abesbatzetako kideentzat.

MATRIKULA:
Plaza mugatuak. Izen-emate epea urriak 10arte. Matrikula zaitez HEMEN.

Oharra: EAEk sustatutako jarduera denez, pertsona asko matrikulatuz gero, lehentasuna emango zaie EAEn federatutako abesbatzetako kideei.

Informazio gehiagorako idatzi info@koralakeae.com helbidera edo deitu 656 79 07 36 telefonora.

Recent Comments

No hay comentarios que mostrar.

Entradas recientes