Noticias

Diana Campóo 42. Zuzendaritza Akademian Dantza irakasle

Madrilgo «María de Ávila» Goi Mailako Dantza Kontserbatorioan titulatua, Historia Modernoan doktorea Madrilgo Unibertsitate Autonomoan.

2005az geroztik, irakaslea da Musikenen, eta musikaren praktikari eta irakaskuntzari aplikatutako dantza eta gorputz-teknika irakasten ditu. Gainera, Madrilgo «Mariemma» Dantza Kontserbatorio Profesionalaren (2005-2011), Madrilgo «María de Ávila» Goi Mailako Dantza Kontserbatorioaren (2013), Madrilgo Europako Unibertsitatearen (2011-2017), Madrilgo Goi Mailako Kantu Eskolaren (2006, 2024), Madrilgo Arturo Soriako Musika Kontserbatorio Profesionalaren (2007, 2022, 2023, 2024), Alcalá de Henaresko Unibertsitateko Musika Gelaren (2007) eta Vigoko Unibertsitatearen (2017) koreografia tailerretan parte hartu du, besteak beste.

La Floreta dantza historikoko konpainiaren zuzendaria, bere azken lanen artean La Spagna en danza (2019), Danzas para dos reinas (2021), Un Sarao Barroco (2023) eta Do Tento a Tentaçâo ikuskizunak daude, Portingaloise konpainiarekin lankidetzan (2022).

Recent Comments

No hay comentarios que mostrar.

Entradas recientes