Noticias

Esteban Urzelai, 2023ko Koru Zuzendaritza Akademian irakasle

ESTEBAN URZELAI EIZAGIRRE (Oñati, 1979)

Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan goi mailako piano tituluduna da eta Musikenen Koru-Zuzendaritzan Gabriel Baltés maisuarekin. Bere ikasketak Musikenen Orkestra-Zuzendaritza ikasketekin osatu zituen, Arturo Tamayo maisuarekin, Enrique Garcia Asensio eta Manel Valdiviesorekin hasi ondoren. Hainbat ikastaro egin izan ditu, hala nola, J. Duijck L. Heltay, V. Miskinis, J. Casas, M. McGlynn edo J. M. Pérez Sierrarekin esaterako. Industri antolakuntzan ingeniaria da.

1996 eta 2009 artean Oñatiko Ganbara Abesbatzako zuzendari izan zen, eta abesbatza honekin sari anitz irabazi zituen, 2004ko Abesbatzen Sari Nazional Nagusia, esaterako. 2004tik Donostiako Orfeoi Txikiaren zuzendari da, eta 2006an Donostiako Orfeoi Gaztearena. Azken honekin, 2016an Ejea de los Caballeroseko lehiaketako gazteen atalean lehen saria lortu zuen eta 2019an Nafarroako IV. “Acapella” lehiaketa nazionalean, polifonia eta folklore saileko lehen sariak, publikoaren saria eta zuzendari onenaren saria. 2007tik Donostiako Orfeoiaren zuzendariorde artistikoa da. 2016 eta 2019 artean, Euskal Herriko Gazte Abesbatzaren zuzendari izan zen, eta 2018tik Suhar gizon koruaren sortzaile eta zuzendari da. 2020ko abenduan Coro Nacional de España abesbatzaren zuzendari ordeko plaza lortu zuen.

Abeslari bezala, hainbat ahots taldetako kide izan da (KUP Taldea, Conductus Ensemble, KEA Ahots Taldea) eta Europako Gazte Abesbatzan eta Internationale Bächakademie Stuttgart abesbatzan parte hartu du, F. Bernius, J. Prinz, F. Sjöberg, M. Guinand edo H. Rilling bezalako zuzendariekin.

Zuzendaritza eta interpretazio ikastaro ugari eman ditu:

  • Gipuzkoako Abesbatzen Federazioarekin aktiboki dabil elkarlanean, eta irakasle gonbidatua izan da hainbat haur abesbatzen eta gazte abesbatzen Tailerretan.
  • Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak 2011ean antolatutako Kantaldi Irekiko irakasle izan zen, Javier Busto eta Juan Pablo de Juan zuzendariekin batera.
  • Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteko Zuzendaritza Akademiako irakasle izan da 2012tik, eta hainbat zuzendaritza ikastaro eman ditu Bilbon, Galizian, Málagan, Sevillan edo Madrilen, esaterako.
  • Abesbatza ezberdinekin interpretazio tailerrak egin ditu, hala nola, Badajozen, Kordoban, Galizian, Asturiasen, Madrilen, Ciudad Realen eta Albaceten.

Recent Comments

No hay comentarios que mostrar.

Entradas recientes