Noticias

2023 KORU ZUZENDARITZA AKADEMIA: Baldintza Orokorrak

GOGORATU: Inskripzioa egin ahal izateko ezinbestekoa da  Koru Zuzendaritzako Akademia 2023en Baldintza Orokor hauek irakurtzea eta onartzea (izena emateko inprimakian).

NON EGINGO DA KORU ZUZENDARITZAKO AKADEMIA 2023

Leioako Atalia-Claret Egoitzan egingo da, bertan hartuko dutelarik ostatu ikasleek UZTAILAK 17tik 22 arte.

Logelak bikoak edo  banakakoak dira, bainugelarekin, eta ikasteko mahai bat ere badute.

Ikasleak uztailaren 17tik 22arte ostatu eta bazkarien aukera edukiko dute, baita 16ko gauean sartu ahal izango dira lotara, egun horretarako afari zerbitzua edukiz, eta uztailaren 23ko goizean uztea Egoitza, egun horretarako gosari zerbitzua egongo delarik. (ikusi prezioen xedea beheko koadroan) Ez dago afari zerbitzurik kontratatuta uztailaren 19 (arratsalde librea) eta 22rako. (amiaerako kontzertuaren eguna).

AKADEMIAREN AMAIERAKO KONTZERTUA

Koru Zuzendaritzako Akademia kontzertu batekin amaitzen da urtero. Kontzertu horretan, astean zehar egindako lana erakusten dute ikasle aukeratu batzuk. Kontzertu hori uztailaren 22ko (larunbata) 18:00etan eskainiko da, Algortako parrokian, arratsalde horretan bertan kontzertuaren lekuan entsegu orokor bat egingo delarik.

Amaierako kontzerturako sarrera librea eta doakoa izango da.

MATRIKULA: EGUTEGIA, MODALITATEAK ETA PREZIOAK

MATRIKULAZIO-DATAK (IKASLEAK)

023eko martxoaren 1etik martxoaren 31 arte.Ondo begira ezazu: abesbatza federatu baten kidea bazara edo ez prezio ezberdinak daude. Izena ematea inprimaki hau erabiliz egin beharko da soilik FORMULARIOA (IKASLEAK). (gutxieneko adina: 17 urte). Inprimaki horrekin batera, matrikularen ordainagiria eta, hala badagokio, EAEn federatuta egotearen egiaztagiria aurkeztu beharko dira.

PREZIOAK

Kontuan hartu: Matrikula apirilak 30 arte egiten baduzu prezio merkeagoa duzu.

IKASLEGOA: APIRILAK 30arte eginiko MATRIKULAK  
Matrikula mota Federatuak EZ federatuak
 MATRIKULA SOILIK  (ostaturik gabe)  135 €  260 € 
 MATRIKULA + BAZKARIAK (afaririk gabe)   207 € 332 €
MATRIKULA + PENTSIO OSOA uztailak 17tik 22ra arte (ez du 19ko ezta 22ko afariak barne) (banakako gela)   435 € 560 €
MATRIKULA + PENTSIO OSOA uztailak 17tik 22ra arte (ez du 19ko ezta 22ko afariak barne) (biko gela)   405 € 530 €
OSTATU EXTRA 1  Uztailak 16  + AFARIA + GOSARIA 44 € 44 €
ALOJAMIENTO EXTRA 2 Uztailak 22  + GOSARIA   32 € 32 €

Matrikula maiatzak 1etik aurrera eginte baduzu, hauek dira prezioak:

IKASLEGOA: MAIATZAK 1etik aurrera eginiko MATRIKULAK  
Matrikula mota Federados No Federados
MATRIKULA SOILIK  (ostaturik gabe) 150 €  300 € 
MATRIKULA + BAZKARIAK (afaririk gabe)   222 € 372 €
MATRIKULA + PENTSIO OSOA uztailak 17tik 22ra arte (ez du 19ko ezta 22ko afariak barne) (banakako gela)   450 € 600 €
MATRIKULA + PENTSIO OSOA uztailak 17tik 22ra arte (ez du 19ko ezta 22ko afariak barne) (biko gela)   420 € 570 €
OSTATU EXTRA 1  Uztailak 16  + AFARIA + GOSARIA 44 € 44 €
ALOJAMIENTO EXTRA 2 Uztailak 22  + GOSARIA   32 € 32 €

Matrikula guztiz formalizatua egoteko formularioa beteta eta ordainketa egina egon beharko da. Baita honen agiria formularioan atxikituta ere (k/k 2095 5067 19 1061 620869)

Baliogabetzen bada, arrazoi justifikatua ez bada, 50 € atxikiko dira inskripzio-gastuengatik. Edonola ere, ekainaren 17tik aurrera ezin izango da ziurtatu ostatu-ordainketaren itzulketa.

Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak Akademian landuko diren partiturak erosi ondoren, partitura horiek parte hartuko dutenei bidaliko zaizkie.

PARTITURAK ETA IKASLEEN OBLIGAZIOAK

Akademiako ikasleek Akademia hasi aurretik bidaliko zaien errepertorioa landu behar dute, eta klase guztietara eta amaierako kontzertura joateko konpromisoa hartu. Ikastaroko jarduketa osoaren %90eko gutxienekoa betetzen duten eta horrela eskatzen duten ikasleei, bertaratze-ziurtagiria emango zaie.

MATRIKULAZIOA (KORU PILOTUA)

Koru pilotuak 3. mailako ikasleei lagunduko die, eta haien zuzendaritzapean interpretatuko dituzte aukeratutako piezak. Koru pilotuan matrikulatu nahi duten abeslariek FORMULARIOA (KORU PILOTUA) beteko dute, eta EAEk jakinaraziko die behin betiko onartu dituztela. Koru pilotuaren matrikula Koru Zuzendaritzako Akademiaren epe beretan egingo da.

Koru Pilotuko ikasleek errepertorio guztia ikasita ekarri beharko dute, eta klase guztietara eta amaierako kontzertura joateko konpromisoa hartu.

Modalitateen prezioak:

KORU PILOTUA: MATRIKULAK  
Matrikula mota Federados No Federados
MATRIKULA SOILIK  (ostaturik gabe) 0 €   60 € 
MATRIKULA + BAZKARIAK (afaririk gabe)   72 € 132 €
MATRIKULA + PENTSIO OSOA uztailak 17tik 22ra arte (ez du 19ko ezta 22ko afariak barne) (banakako gela)   250 € 360 €
MATRIKULA + PENTSIO OSOA uztailak 17tik 22ra arte (ez du 19ko ezta 22ko afariak barne) (biko gela)   220 € 330 €

Matrikula guztiz formalizatua egoteko formularioa beteta eta ordainketa egina egon beharko da. Baita honen agiria formularioan atxikituta ere (k/k 2095 5067 19 1061 620869)

Baliogabetzen bada, arrazoi justifikatua ez bada, 50 € atxikiko dira inskripzio-gastuengatik. Edonola ere, ekainaren 17tik aurrera ezin izango da ziurtatu ostatu-ordainketaren itzulketa.

KORU PILOTUAREN PARTITURAK ETA BETEBEHARRAK

Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak Akademian landuko diren partiturak erosi ondoren, partitura horiek parte hartuko dutenei postaz bidaliko zaizkie.

Akademiako ikasleek Akademia hasi aurretik bidaliko zaien errepertorioa landu behar dute, eta klase guztietara eta amaierako kontzertura joateko konpromisoa hartu. Ikastaroko jarduketa osoaren %90eko gutxienekoa betetzen duten eta horrela eskatzen duten ikasleei, bertaratze-ziurtagiria emango zaie.

Recent Comments

No hay comentarios que mostrar.

Entradas recientes